Robotikako tailerrak Lehen Hezkuntzako ikasleentzat

Aurre-matrikula azaroaren 14tik 24ra egin daiteke. Tailerrak zapatu arratsaldetan burutuko dira.
Robotikako tailerrak Lehen Hezkuntzako ikasleentzat
2025/11/10 12:11
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Eibarko Udalak robotikaren inguruko tailer teknologikoak antolatu ditu, Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleentzat. Aurre-matrikula egiteko epea 2025eko azaroaren 14tik 24ra bitartean egongo da zabalik. Tailerrak zapatu arratsaldetan izango dira, honako egutegiarekin:

Jolas parkea (LH 3 eta 4. maila):

  • Abenduak 6, 13 eta 20

  • Ordutegia: 16:00–18:00

Ibilgailu aurreratua (LH 5 eta 6. maila):

  • Abenduak 6, 13 eta 20

  • Ordutegia: 18:00–20:00

Lekua: Jazinto Olabeko Ludoteka

Prezioa

  • Eibarren erroldatutako ikasleak: 12€

  • Eibarren erroldatuta ez daudenak: 24€

Ikasleei matrikularen zenbatekoa ordainketa bakar batean kobratuko zaie, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua

  • Txanda bakoitzeko gutxienez 8 haur, gehienez 24 haur.

Aurre-matrikula

  • Epea: azaroaren 14tik 24ra (biak barne)

  • Inskripzio elektronikoa: Formularioa

  • Epea amaitu ondoren, behin-behineko zerrendak argitaratuko dira eta taldeen kudeaketa burutuko da.

Gutxieneko eta gehieneko kopurua

  • Gutxieneko ikasle kopurua ez bada betetzen, tailerrik ez da egingo (abisuak Eibarko Udalaren webgunean argitaratuko dira, azaroaren 2an).

  • Gehieneko kopurua gainditzen bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da, abenduaren 2an, 10:00etan, Portalean.

Behin betiko matrikula

  • Zerrenda argitaratzen den egunean (abenduaren 3an, 12:00etatik aurrera) matrikula ordaindu beharko da.

  • Tailerraren lehen egunean aurkeztu beharko dira:

    • Tailerretan izena emateko inprimakia, guraso edo tutorearen sinadurarekin

    • Tutoreen kasuan, tutoretza egiaztatzen duen dokumentazioa

Behin betiko zerrendetan dauden ikasleek matrikula orria behar bezala bete eta sinatuta eraman beharko dute tailerraren lehen egunean. Matrikula orria deskargatzeko, egin klik hemen.

Informazio gehiago eta oinarriak: sakatu hemen edo  943 708 435 telefonoan.