Rocandio tailerra, eta Untzueta eta Sagartegieta jauregiak 3D-n kartografiatu dituzte
2024/01/11
12:10
eta kitto!
Udaleko Hirigintza sailak eta Ego Ibarra batzordeak, herriko ondasun higiezina zaindu eta hedatu nahian, informazio geografikoko sistema bati lotutako datu-basea garatzen dihardute, udalerrian balio historiko-artistikoa duten eraikinen inguruko ahozko informazioa, idatzizkoa eta grafikoa bildu eta hori guztia herritarren eskura jartzeko.
Lanketa horretan, 2023an zehar 3D-ko kartografia birtualeko lanak egin dituzte. Eta San Andres eliza jasotzeaz gain (lan hori laster argitaratuko da), abenduan hori eraikin hauek eskaneatu zituzten: Sagartegieta jauregia (estilo barrokoko eraikin zibila, XVIII. mendean eraikia), Rocandio tailerra (XX. mendearen lehen erdiko industria-eraikina) eta Untzueta jauregia (estilo barrokoko eta jauregi-jatorriko eraikina, XVII. mendekoa).
Kartografia Cuadrante enpresaren esku geratu da, esperientzia baitu horrelako ekintzak egiten. Horrela, behin kartografia eginda, behin betiko dokumentuak prestatu ondoren birtualki ikusi ahal izango dira eraikin horiek.