Rodrigo Cuevasek “La Romería” aurkeztuko du bihar Coliseon
Asturiasko folklorea berreskuratu du egileak
2024/03/15
17:51
eta kitto!
Ikuskizun berri horretan, Rodrigo Cuevas 2023ko Egungo Musiken Sari Nazionaleko irabazlearen alderdi intimista, samur eta kostunbristenarekin gozatzeaz aparte, bere tenperamentu irekia, beroa, anbizio handikoa, alaia eta dantzagarria erakutsiko digu.
Asturiasko folklorea berreskuratu duen egileak “elkartzeko eta ospatzeko gunea, aurreiritzietatik libre sentitzeko lekua, burujabe eta maitekor, aske eta erreibindikatzailea” eskainiko die bertaratutakoei.
Sarrerak 25 euroko prezioa du (17,5 € Coliseoaren Laguna txartelarekin), eta aldez aurretik, Coliseo antzokiko leihatilan eskuratu daiteke gaur bertan, 17:30etik 19:30era, eta kutxabanken. Antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daiteke.