Rythmachine talde berriaren kontzertua egongo da bihar Zai Zoi tabernan

Funk-fusio estiloa egiten du hiru eibartar dituen taldeak
Rythmachine talde berriaren kontzertua egongo da bihar Zai Zoi tabernan
2025/06/06 13:10
eta kitto!

Urtebete eman dute Legarreko lokaletan buru belarri abestiak sortzen eszenatokietara igo eta euren lana aurkezten hasi aurretik. Ekhi Vegas (baxua), Ekaitz Vegas (bateria) eta Gorka Jauregi (perkusioa) hirukote eibartarrari Oier Gurrutxaga (gitarra), Alex Martinez (saxofoia eta flauta) eta Maitane Da Silva (ahotsa) batu zaizkie, Rythmachin taldea osatzeko.

Funk-fusio estiloa egiten dute, eta Eibarren entzungai izango dira lehen aldiz. Zai Zoi tabernan emango dute kontzertua bihar (ekainak 7), arratsaldeko 20.00etatik aurrera.