Saia Goait eta We are apes, hello! taldeak arituko dira zuzenean asteburu honetan Zai Zoi tabernan

Mutrikuko laukotearen kontzertua gaur izango da, 19:30ean.
Saia Goait eta We are apes, hello! taldeak arituko dira zuzenean asteburu honetan Zai Zoi tabernan
2025/06/13 17:13
eta kitto!

Gaur 19:30ean Saia Goait Mutrikutik datorren taldearen kontzertua hartuko du Zai Zoi/EzDok tabernak (alderantzizko sarrera). Beñat Perales (ahotsa), Jon Antxustegi (baxua), Denis Alberdi, (bateria) eta Aitzol Urkiza (gitarra eta ahotsak) osatzen dute taldea.Talde ezberdinetan jardun ostean (Keike, Kraussk, Karenka) Saia Goait izenekoa sortu zuten 2017an. Bi urtez entsegu lokalean kantuak mamitu eta kontzertuz kontzertu aritu ostean, 2019ko irailean eman zuten argitara lehen lana, taldearen izen berarekin.

Eta bihar, berriz, We are apes, hello! taldearen txanda izango da, 20:00etatik aurrera. Ermuko bikoteak punk-rock doinuak eskainiko ditu.