Saihesbidetik Legarre-Gainerako sarbidea itxita dago, Abontza-Bide kalea asfaltatzeko lanen eraginez
2022/11/16
08:09
eta kitto!
Gaur (eguaztena, hilak 16) Eibarko Udalak asfaltatze-lanak egingo ditu Abontza-Bide inguruan eta, horren ondorioz, saihesbidetik Legarre-Gain alderako sarbidea itxi egin dute goizean goizetik eta hala jarraituko du arratsaldeko 19:30ak arte. Hori dela eta, ibilgailuak Legarre-Gain auzora Arrate-Bide kaletik sartu beharko dute, eta horretarako, bi norabidetako zirkulazioa gaituko da, ibilgailuak txandaka pasatuz.