Sakun pasealekua itxita egongo da datozen asteetan

Jardiñetako aparkalekua handitzeko lanen ondorioz egongo da itxita
Sakun pasealekua itxita egongo da datozen asteetan
2025/02/10 16:43
eta kitto!

Jardiñeta auzoko Sakun pasealekua itxita egongo da datozen asteetan, joan den astelehenean, otsailaren 3an, hasi ziren aparkalekua handitzeko lanak direla eta.

Pasealeku hori itxita egongo da belar-sastrakak kentzeko eta mozteko lanak egin arte, gutxienez, eta harri-lubeta egin bitartean (indusketa barne).