Salgai daude jada Athletic Cluben aurkako derbirako sarrerak

Partidua 12:00etan jokatuko da eta sarrerak Orsaixanen erosi ahal izango dira
Salgai daude jada Athletic Cluben aurkako derbirako sarrerak
2024/04/24 09:28
eta kitto!

SD Eibar emakumezkoen lehen taldeak domekan denboraldiko azken derbia jokatuko du Ipuruan Athletic Cluben aurka. Partidua 12:00etan jokatuko da eta sarrerak jada salgai daude Orsaixanen, ohiko ordutegian, eta ordu eta erdi lehenago 14. atean (10:30). Sarrerek 10 euroko prezioa izango dute helduentzat eta 5 eurokoa 13 urtetik beherakoentzat. Gainera, abonatuek txartelarekin sartzeko aukera izango dute, beti txartel fisikoa erakutsita (ez dira onartuko argazki ezta fotokopiarik).

Partidu horretarako, gainera, photocall bat egongo da armaginek argazkiak atera ditzaten, Orsaixanen. Horren helburua afizioak argazkia atera eta bi kopietatik bat eurentzako gorde eta bestea klubarentzat geratzea litzateke, ondoren klubak argazki guztiekin mural bat sor dezan.