San Andres Bertso Jaialdia arrakastatsua izan da aurten ere
2018/11/27
11:24
eta kitto!
Domekan ...eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik Portalean egin zen San Andres Bertso Jaialdia biribila izan zen eta entzutera joandako guztiak pozarren irten ziren saiotik, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Unai Mendizabal eta Alaia Martinek bota zituzten bertsoekin ederto gozatu eta gero. Saioa hasi aurretik, baina, aurtengo bertso-paper lehiaketako sariak banatu zituzten. Nagusien mailan, 16 urtetik gorakoen artean, Jesus Mari Gisasola “Trunboi”-ren “Maitasunez Mutu”, Isidoro Fagoagari eskainitako bertsoek lortu dute lehenen saria (300 euro). Bigarrena, aldiz, Hernanira joan da; Iñigo Legorbururen “Astelehenak eguzkitan” izenburuko bertsoek lortu dute zilarrezkoa (200 euro). 16 urtetik beherakoen artean, lehen saria Eibar BHI-ko Peru Alberdik eraman du, “Bertso Eskola” bertsoekin, eta bigarrena, berriz, Juan Antonio Mogel Ikastolako Ane Ariznabarretak, “Natura” izeneko bertsoekin. Irabazleek, saria jaso eta jarraian, euren bertsoak abestu zituzten. ARGAZKIAK IKUSTEKO JOAN MEDIATEKARA. Peru Alberdi bertsotan ikus dezakezue jarraian, albistearen azpiko BIDEOAN:
https://youtu.be/FAfJ1ltH-TI
https://youtu.be/FAfJ1ltH-TI