San Andres eskolakoen erakusketa zabalduko dute Topalekuan
Gaur (barixakua, hilak 17), 19.00etatik aurrera, San Andres ikastetxeak argazki eta bideo erakusketa zabalduko du Topalekuan. Ikastetxearen sorreraren 50. urtemugaren harira antolatutako erakusketan mende erdian egindako argazkiak eta bideoak ipiniko dituzte ikusgai eta hilaren 26ra arte ohiko ordutegian bisitatzeko aukera egongo da, astegunetan 19.00etatik 21.00etara eta asteburuan, berriz, 12.00etatik 14.00etara eta 19.00etatik 21.00etara. Erakusketa herritar guztientzat irekia den arren, "ikasle-ohientzat zein haien familientzat bereziki aproposa" izango dela diote antolatzaileek. Bestalde, hilaren 25ean ikasle eta irakasle ohiekin egingo den bazkarirako izena emateko azken eguna gaur dela gogoratu nahi dute (interesa duenak 25 euro sartu beharko ditu Laboral Kutxako ES 79 3035 0023 9102 31151469 kontu zenbakian).