San Andres jaietako kartela erretiratu dute plagioagatik
Amaia Bazterrika eibartarraren kartelak iragarriko ditu orain San Andres jaiak
2024/11/19
12:28
eta kitto!
Eibarko Udalak San Andres jaietako kartela erretiratzea erabaki du plagioagatik. Alfredo Leon Mañuren ‘Sabor rural’ kartelak irabazi zuen kartel lehiaketa, baina sare sozialetan plagio egin zuela zabaldu zen eta Udalak, atzo bildu ondoren, kartela erretiratzea erabaki du.
Jon Iraola alkateak Radio Eibar – Cadena SER irrati-katean gaiaren inguruan adierazpenak eman ditu eta, kontatu duenez, kartelaren egileak Lucie Sheridan britaniarraren irudi batzuk erabili ditu bere lana osatzeko.
Gauzak horrela, Amaia Bazterrika eibartarraren ‘Collage Herrikoia’ izeneko kartela erabiliko dute San Andres jaiak iragartzeko.