San Juan City Secrets kuadrilentzat makro-ginkana antolatu dute ekainaren 24rako
Aurten ere San Juan City Secrets makro-ginkana antolatu dute sanjuanetarako. Ekainaren 24an, San Juan egunean egingo da, 18:00etatik 20:00etara, Errebal Plazan, Itzamnaren eskutik. 2015. urtea edo lehen jaiotakoek hartu dezakete parte, eta izen-ematea www.itzamna.eus helbidean egin behar da, bertan dagoen formularioa beteta (epea eguenean, ekainaren 18an amaituko da). Antolatzaileek azaldu digutenez, “seigarren edizio honetan, Eibarko herria arriskuan dago. Ohiko proba zientifikoak ziruditenak deriba arriskutsua hartzen ari dira. Ez dakigu akatsen bat izan den edo hasieratik dena plan baten parte ote zen... Dena argitu beharra dago”.
San Juan City Secrets VII. edizioa.
Eibartik zehar eta mugikorraren laguntzaz gidatutako makroginkana.
Ekainak 24, 18:00-20:00, Errebal Plazan.
5-10 partaideko taldetan. 2015ean edo lehenago jaiotakoentzat.
Saria: Afaria talde irabazlearentzat eta opariak parte hartzaile guztientzat.
Izen-ematea: Ekainak 1-18, www.itzamna.eus
