San Kristobalgo bigarren igogailuko lanen ondorioz bidea itxita egongo da, gaur 18:00ak arte
2023/05/25
11:35
eta kitto!
Ubitxa eta San Kristobal arteko bigarren igogailua eraikitzeko lanak direla-eta, gaur goizeko 08:00ak geroztik moztuta daude ibilgailuen trafikoa eta oinezkoentzako joan-etorriak. Arratsaldeko 18:00etan zabalduko dute bidea berriz ere. Udaletik jakinarazi dutenez, “zehazki, igogailurako dorrea jartzeko lanak egingo dira gaur eta, horretarako, tamaina handiko garabi bat jarri beharko dute San Kristobal kaleko 23. zenbakiaren inguruan. Horregatik, eta oinezkoen segurtasuna bermatze aldera, San Kristobal kaleko 21. zenbakiaren ondoan dauden eta Ubitxa 4. zenbakira sartzeko aukera ematen duten eskailerak ere itxita egongo dira, lanak egin bitartean. Edozein modutan ere, Ubitxa 4. zenbakiko bizilagunak etxera sartu ahal izango dira, obrako langileek ematen dizkieten oharrei jarraituz”.
Orain dela gutxi martxan ipini zuten Ubitxako igogailua, bestalde, beheko solairuan eta lehenengoan bakarrik egongo da martxan, Ubitxako 2. zenbakiari zerbitzua emateko. Hala, igogailuaren azken geldialdia ezeztatuta egongo da. Ibilgailuen trafikoari dagokionez, San Kristobal kalean, Ubitxa kaletik datorren sarbidean, itxita egongo da, adierazitako ordutegian.