San Sebastian eguneko danborrada kontzertua egingo da domekan Coliseo antzokian

Urtero bezala, danbor hotsak entzungo ditugu Eibarren San Sebastian eguna ospatzeko.
San Sebastian eguneko danborrada kontzertua egingo da domekan Coliseo antzokian
2026/01/20 10:51
eta kitto!
Usartza Txistulari taldeak danborrada kontzertua antolatu du sansebastianak ospatzeko. Urtarrilaren 25ean (domeka) izango da, 12:30ean, Coliseo antzokian. Bertan parte hartuko dute Usartza Txistulari Taldeak, Eibarko danborradako kideek eta metal boskoteak. Aurtengo kontzertuan Eibarko txikien danborradako partaideak ere egongo dira.