Santa Zezilia ospatzeko txokolatada egingo dute bihar Errebalen

Ustekabe txarangak musikaz girotuko du ekitaldia
Santa Zezilia ospatzeko txokolatada egingo dute bihar Errebalen
2025/11/20 12:29
Ekhi Belar

Santa Zezilia ospatuko dugu asteburuan, Musikarien Eguna, eta hainbat ekintza egongo dira herrian. Eibarko Musika Eskolak, adibidez, txokolatada irekia antolatu du bihar arratsalderako, azaroak 21, 17:00etan, Errebal Plazan.

Musikarien Eguna izanik, musika ezin da falta eta Ustekabe txarangak girotuko du arratsaldea.