Sanandresetako asteburuan hiru pelikula Coliseoan

Anora, Pídeme lo que quieras eta Wicked pelikulak ikusiko dira
Sanandresetako asteburuan hiru pelikula Coliseoan
2024/11/29 15:44
eta kitto!

Oraingoan film bat gutxiago hartuko du asteburuko Coliseoko karteldegiak, ohiko lau izan beharrean hirukoa aurkeztuko du eta. Joan zen astetik karteldegian dagoen Sean Baker-ek zuzendutako “Anora”-rekin batera, oraingoan Lucía Alemanyren “Pídeme lo que quieras” eta Jon M. Chu-ren “Wicked” proiektatuko dira. Azken pelikula horren eta “Anora”-ren iraupena dela eta, ordutegi bereziak izango dituzte zapatuko egitarauan, eta baita domekako “Wicked” filmaren lehen saioan.