Sanchez-Vallejok militantzia politikoa aztertu du eguaztenean aurkeztuko duen liburuan
2014/12/09
00:00
eta kitto!
Juan Sanchez-Vallejok “¡Madre, quiero cambiar el mundo!” liburua aurkeztuko du bihar (eguaztena, hilak 10), Portalean 19.30etan hasiko den ekitaldian. Lan horretan militantzia politikoaren azterketa psikosoziala egin du Eibarko sendagile psikiatrak, berak azken berrogei urteetan lehen pertsonan bizitakoaren bidetik, “beti ere ezkerarrekin izan duen konpromiso politikotik” begiratuta. 2003an “La vida mala” liburua kaleratu zuenetik, osasuna eta gaixotasuna ardatz hartuta beste hainbat lan argitaratu ditu urteotan, “Tierra adentro” tartean.