Sanjuanetako egitaraua prestatzeko hirugarren bilera egingo du Jaixak Herrixak Herrixandakok

Bilera irekia izango da ostiralean, martxoak 27, 18:00etan, Kultun
Sanjuanetako egitaraua prestatzeko hirugarren bilera egingo du Jaixak Herrixak Herrixandakok
2026/03/24 16:03
Ekhi Belar Errasti

Jaixak Herrixak Herrixandako jai-batzordeak San Juan jaiak prestatzen dihardu otsailetik eta ostiralean, martxoak 27, hirugarren bilera egingo du 18:00etan, Arrate Kultur Elkartean.

Besteak bezala, bilera irekia izango da eta, beraz, ateak irekita egongo dira jaien antolakuntzan ekarpenak egin nahi dituen ororentzat. “Gure helburu nagusietariko bat auzolanaren kultura sustatzea da, eta denon parte-hartzearekin aurtengo sanjuanetan ere jai herrikoi, feminista eta euskaldunak antolatuko ditugu”, diote jai-batzordetik.