Santa Agedaren omenezko bi kalejira egin ziren atzo arratsaldean, Eibarko Musika Eskolaren ekimenez
Nagusien Musika Tailerrekoak irten ziren lehenengo, eta ondoren Musika Eskolako koruak eta Kaleetan Kantuz taldekoak ibili ziren, Urkizun.
2026/02/05
13:23
Silbia Hernandez Arrazola
Juan Bautista Gisasola Eibarko Udal Musika Eskolakoek bi kalejira egin zituzten atzo, Santa Ageda bezpera zela eta, hori ospatzeko. Makila eskuan hartuta, koplak abesten eta santaeskean ederto ibili ziren. Arratsaldeko lehen kalejiran Nagusien Musika Tailerreko ikasleak aritu ziren kantuan, hasieran Portalea inguruan eta, ondoren, erdiguneko kaleetan. Eta iluntzean, berriz, Musika Eskolako koruak eta Kaleetan Kantuz taldekoak ibili ziren Santa Agedaren omenezko kantu eta koplak abesten, soinu ikasleek lagunduta eta Jose Miguel Laskurainen zuzendaritzapean. Ondoren, afari-merienda ederra egin zuten, Auzokoak elkarteak gonbidatuta.






















