Santaeskean ibiliko dira gaur herriko talde ezberdinak

Eibarko Musika Eskolak bi kalejira antolatu ditu gaur arratsalderako.
Santaeskean ibiliko dira gaur herriko talde ezberdinak
2026/02/04 09:57
Silbia Hernandez Arrazola

Gaur (eguaztena,otsailak 4) Santa Ageda bezpera ospatzen da eta, urtero bezala, Eibarren santaeskean ibiliko dira talde ezberdinak, makilak eskuetan, Santa Agedari koplak kantatzen. Goizean herriko ikastetxeetako haurrak izango dira protagonista, eta arratsaldean Juan Bautista Gisasola Eibarko Musika Eskolakoen txanda izango da. Bi irteera antolatu dituzte gaurko, biak helduekin: 17:45ean Portaletik irtengo dira Nagusien Musika Tailerreko kideak, Eulogio Garate kaletik erdialderuntz joateko (euria egingo balu, Eulogio Garate inguruan geratuko lirateke). Eta 19:00etan koruak arituko dira kantuan. Urkizutik abiatuta, Azitaineruntz joango dira. Santaeskea amaituta, afari-merienda ederra egingo dute, Auzokoak elkarteak gonbidatuta.