Sare sozialen inguruko pintxo-potea antolatu du Ekingunek
2016/02/18
18:43
eta kitto!
Datorren astean, eguenean "Negozio txikiak sare sozialen junglan" izenburuko pintxo-pote berezia egingo da Arrate Kultur Elkartean, 19:00etatik 21:30era, Ekingune elkarteak antolatuta. Sare sozialak negozio batentzat eskaintzen dituzten aukerak azaltzeko asmoz antolatu duten saioan parte hartzera animatzen direnak, euren buruak aurkeztu eta jarraian gaiarekin lotuta dituzten galderak eta zalantzak besteei azaltzeko aukera izango dute. Horrekin batera, "El Txoko de Lonifasiko" bidaia eta sukaldaritzari eskainitako bloga sortu eta kudeatzen duen Miguel Loitxatek hitzaldia emango du eta, amaitzeko, esandako guztiaren inguruan eztabaidatzeko tartea egongo da, batutakoek pintxo-potea dastatzen duten bitartean. Izena emateko ekingune@ekingune.com helbidera idatzi edo 943 208 420 telefonora deitu daiteke (otsailaren 22a baino lehen).