Sarrerak salgai daude zapatuko Castellon-Eibar partidurako

Sarrerak Orsaixanen bakarrik erosi ahal izango dira eta bihar azken eguna izango da
Sarrerak salgai daude zapatuko Castellon-Eibar partidurako
2025/02/11 10:36
eta kitto!

CD Castellonek bidalitako 100 sarrerak salgai daude, 15 eurotan. Hilaren 15ean, zapatua, arratsaldeko 14:00etan jokatuko da Hypermotion Ligako 27. jardunaldiko partidu hori Sky Fi Castalian. Sarrerak Orsaixanen bakarrik erosi ahal izango dira eta bihar azken eguna izango da. Sarrerak erosteko ezinbestekoa izango da datu pertsonalak eta harremanetarako datuak aurrez aurre ematea.

Bestalde, Joseba Etxeberriaren taldea gaur hasiko da prestatzen neurketa hori, lau lan-saioetatik lehenengoarekin. Goizeko 11:00etan hasiko da Atxabalpen egingo duten entrenamendua, eta hurrengo hiru egunetakoak Ipuruan egingo dituzte, hiruretan gainera ateak itxita dituztela. Bihar 11:00etan hasita, etzi 11:30ean eta etzidamua 10:00etan.