‘Sasi artean Elgeta’ komikia aurkeztu dute
2022/04/26
10:18
eta kitto!
Jazinto Rivas Sanz’ Elgeta’ trikitilariaren bizitza kontatzen duen ‘Sasi artean Elgeta’ komikia aurkeztu zuten atzo arratsaldean Portalean. Izan ere, Donostian jaio arren, Eibarren pasa zituen bere bizitzako momentu asko eta Gerra Zibila hemen nola bizi izan zen jakiteko balio dezake.
Koldo Izagirre da komikiaren egilea eta Dani Fanok arduratu da ilustrazioaz, eta Xabiroi komiki bildumaren parte da. “Elgetari buruz gehiago da ez dakiguna, dakiguna baino”, aitortu zuen liburuaren aurkezpenean Izagirrek.
Elgetaren bizitza
Rivas, umezurtza, Bergarako Intxuzabal baserrian hazi zen eta Eibarren hasi zen lanean. Hemen, herriko musika bandako kideak ezagutu eta bere errepertorioa aberasten hasi zen, eta sozialismoaren ideiak bereganatu zituen.
Gerra Zibilean boluntario bezala aritu zen Bilboko Burdin Hesia (Gerrikoa) eraikitzen, eta Santoñako eta Cadizeko espetxeetan egon zen preso. Ez zuen zigor osoa bete, baina berriz sartu zuten kartzelan, “frontean horrenbeste jende hiltzen ari zenean musika jotzea” egotzita. Urbasan fusilatua izateko zorian ere egon omen zen, baina, txiripaz, bera zegoen errenka salbatu egin zen.