Saskibaloi Eskolan parte-hartzeko aukera zabaldu du Eibar Saskibaloia taldeak

2015 eta 2018 urteen artean jaiotako neska-mutilentzat egin dute deialdia
Saskibaloi Eskolan parte-hartzeko aukera zabaldu du Eibar Saskibaloia taldeak
2026/10/01 11:38
Ekhi Belar Errasti

Saskibaloia probatzeko aukera eman nahi du Eibar Saskibaloi taldeak antolatutako Saskibaloi Eskolak. 2015 eta 2018 urteen artean jaiotako neska-mutilek hartu ahal izango dute parte bertan, “konpromisorik gabe”. Taldearen berbetan, “Ez da esperientziarik behar, gogoa eta ondo pasatzeko nahia besterik ez”.

Saioak ostiraletan egingo dira, 16:45etik 18:00etara (2017 eta 2018 urtekoentzat) edo 18:00etatik 19:15era (2015 eta 2016koentzat), Ipurua kiroldegiko pista berdean.