ScrapAd enpresak bost milioi euro lortu ditu nazioarteko hedakuntzarako eta digitalizaziorako
2023/11/14
17:01
eta kitto!
Material birziklatuak erosten eta saltzen dituen ScrapAd enpresa eibartarrak bost milioi euro lortu ditu finantzazio-erronda baten, nazioartean hedatzeko eta digitalizazioa bultzatzeko asmoz. Enpresak hazkuntza-plan anbiziotsua egiten dihardu eta plan horren barruan kokatzen da finantzazio hau.
ScrapAd 2020an sortu zen Eibarren eta ehundik gora herrialdetako 2.700 enpresen atxikipena lortu du. Enpresak online zerbitzua eskaintzen du eta, ekonomia zirkularra bultzatzeaz gain, ingurumena errespetatzea du helburu.