SD Eibar-eko lau jokalari euren selekzioarekin arituko dira egun hauetan
Asteburu honetan denboraldiko lehen geldialdia egingo dute F Ligan. Izan ere, selekzioen arteko partiduak jokatuko dira eta jokalari askok euren herrialdearen elastikoa defendatu beharko dute. Adibidez, SD Eibar-eko lau jokalari joango dira selekzioarekin asteburu honetan: Eunate Astralaga, Opa Clement, Alimata Belem eta Emma Moreno.
Eunate Astralaga atezainak Espainiako selekzioaren deia jaso du lehen aldiz eta Nations Leagueko finalaurrekoetako bi partiduak jokatuko ditu Suediaren aurka: bata, 24an, Malagan, 20:00etan; eta bestea, 28an, Goteborgen, 19:00etan.
Espainiako selekzioarekin joango da baita ere Emma Moreno, baina 19 urtez azpikoekin. Frantziaren aurka bi lagunarteko jokatuko ditu Alacanten, 25ean eta 28an, 11:00etan.
Opa Clement tanzaniarrak Afrikako Kopara sailkatzeko bi neurketa jokatuko ditu Etiopiaren kontra. Lehen partidua 22an jokatuko du, Dar er Salaamen, Tanzaniako hiriburuan, 14:00etan. Bigarrena, bestalde, 28an izango da, Etiopian, 13:00etan.
Alimata Belemek ere Afrikako Kopara sailkatzeko partiduak jokatuko ditu Burkina Fasorekin. Bere kasuan, Togoren aurka. 24an Ouagadougoun jokatuko du, Burkina Fasoko hiriburuan, 18:00etan; eta 28an, Lomen egongo da, Togoko hiriburuan, 17:00etan hasiko den neurketan.
Atsedena asteburuan
F Ligako partidurik egongo ez denez, SD Eibarrek atseden hartuko du asteburu honetan, baina Iñaki Goikoetxeak zuzentzen duen taldeak bi entrenamendu egingo ditu, eguaztenean eta eguenean, 11:45ean, Areitioko kirol-hirian.
Barixakuan, zapatuan eta domekan, ostera, atseden egunak edukiko dituzte.