SD Eibar Fundazioak bi garaipen lortu ditu Genuine Ligaren lehen fasean
Tarragonan jokatu zituzten partiduak eta Cadizen eta Gijonen arituko dira bigarren fasean
2025/11/27
12:50
Ekhi Belar
LaLiga Genuine txapelketa jokatzen duen SD Eibar Fundazioaren taldeak asteburuan ekin zion denboraldiari. Tarragonan jokatu zituen lehen faseko partiduak, eta bi garaipenekin eta porrot batekin itzuli zen etxera.
Zapatu goizean jokatu zuen lehen neurketa eta Real Beti izan zuen arerio, andaluziarrak 0-3 gailendu zirelarik. Hurrengo partiduan, ostera, Eibarrek 1-3 irabazi zion Levante UD-ri, eta jardunaldiko azkenengoan ere garaile izan zen, 2-0 RCD Mallorcaren aurka. Emaitza horiekin, Eibar Respeto Multzoko 5. postuan dago, 7 punturekin.
Lehen fasea amaituta, bigarren faseari begiratzen diote eibartarrek. Bi tokitan jokatuko da fase hau: Cadizen (urtarrilaren 31an eta otsailaren 2an) eta Gijonen (martxoaren 7an eta 8an).