SD Eibar Fundazioaren sei jokalarik IFCPF-ko Munduko Txapelketa jokatuko dute

Borja Pombo, Martín Ruiz, Víctor Varea, Daniel Ibarra, Yerik Martínez eta Sergio Rueda Espainiako selekzioarekin arituko dira urriaren 14tik 25era, AEBn
SD Eibar Fundazioaren sei jokalarik IFCPF-ko Munduko Txapelketa jokatuko dute
2026/09/14 12:58
Ekhi Belar Errasti

Espainiako Futbol 7 IFCPF selekzioak SD Eibar Fundazioko sei futbolari deitu ditu 2026ko Munduko Txapelketan parte hartzeko. Borja Pombo, Martín Ruiz, Víctor Varea, Daniel Ibarra, Yerik Martínez eta Sergio Rueda izango dira talde armaginaren ordezkariak nazioarteko hitzordu horretan.

Txapelketa urriaren 14tik 25era jokatuko da Amerikako Estatu Batuetan, eta guztira hamabi herrialdek parte hartuko dute, hiru multzotan banatuta. Espainia B multzoan arituko da, Australia, Brasil eta Txilerekin batera.

Deialdia SD Eibar Fundazioak egiten duen lanaren aitortza ere bada. Klubeko taldeak erreferente izatea lortu du diziplina honetan, eta dagoeneko ligako hiru txapelketa irabazi ditu. Horrela, Eibarko proiektuak azken urteotan izan duen garapenak Espainiako selekzioaren arreta ere erakarri du.