SD Eibarrek UE Sant Andreuren aurka jokatuko du Errege Kopako bigarren txandan

Neurketa abenduaren 2an, asteazkenean, jokatuko da, 19:00etan, Narcís Sala estadioan.
SD Eibarrek UE Sant Andreuren aurka jokatuko du Errege Kopako bigarren txandan
(Argazkia: SD Eibar)
2026/11/28 15:05
Oihane Zabala

SD Eibarrek UE Sant Andreu izango du aurkari Errege Kopako bigarren txandan. Astelehen honetan Las Rozaseko Futbolaren Hirian egindako zozketak erabaki du norgehiagoka, partida bakarrera jokatuko dena.

Eibartarrek abenduaren 2an, asteazkenean, jokatuko dute neurketa, 19:00etan, Narcís Sala estadioan.

Talde armaginak CD Pamplona kanporatu zuen lehen kanporaketan, Mutilnovan 0-3 irabazita. Orain, beste urrats bat eman eta final-hamaseirenetarako sailkatzea izango du helburu.