Seiurtek disko berria eman du argitara

Seiurtek disko berria eman du argitara
2015/04/16 00:00
eta kitto!

Oholtzan dabiltzanetik 20 urte betetzen direnean, Elortza anaiek (Iokin -ahotsa eta gitarra-, Iñaki -gitarra- eta Ekain -bateria-), eta Julen Oarbeaskoak osatzen duten laukoteak “Ezpalak” diskoa kaleratu du, orain arteko euren estudioko seigarren lana. Zortzi abestitan kontzentratu nahi izan du Seiurte taldeak zuzenekoetan duen bizitasuna eta indarra. Maiatzean eskainiko dituzte lehenengo kontzertuak: Tolosan, Gorlizen, Gasteizen, Zestoan, Durangon eta Bilbon.