Selekzioen partiduak jokatuta, F Liga martxan da berriz ere

SD Eibar-ek Deportivo Abanca jasoko du Ipuruan, zapatuan, 16:00etan
Selekzioen partiduak jokatuta, F Liga martxan da berriz ere
2025/10/28 11:59
eta kitto!

Joan den asteburuan selekzioen partiduak jokatu ziren eta, ondorioz, atsedena hartu zuten F Ligako taldeek. Horiek jokatuta, lehen mailako taldeak berriro jarriko dira martxan datorren jardunaldian eta SD Eibar ere lehiara itzuliko da.

Iñaki Goikoetxearen taldeak zapatuan jokatuko du, Ipuruan, 16:00etan, Deportivo Abancaren aurka. Lehia bizia izango da eibartarrentzat, arerioa puntu berdinekin dagoelako sailkapenean, 7 guztira. Deportivo 12. sailkatua da eta Eibar 13.a, eta azken postu horietatik irtetea da talde bien helburua.

Zapatuko partidua prestatzeko, Eibarrek hiru lan-saio egingo ditu Areition: gaur, urriak 28 (11:45ean); bihar (12:00etan); eta barixakuan (12:00etan).