Sendagaien erabilera zuzena azaltzeko hitzaldia antolatu dute Beheko Tokia gizarte zentroan
Ane Zulueta eta Amaia Gorrotxategi botikariek egingo dute berba, bihar 17:00etatik aurrera.
2024/10/02
11:27
eta kitto!
Beheko Tokia gizarte-ekintza guneak antolatuta, eguenean (urriak 3) hitzaldia emango dute Ane Zulueta (Zulueta farmazia) eta Amaia Gorrotxategi (Hermanas Azkue farmazia) botikari eibartarrek, 17:00etan, Karmen kalean dagoen egoitzan. Besteak beste, sendagaien erabilera zuzena zein den azalduko dute, eta inhalagailuei buruz ere arituko dira.