“Señoras y Señoras” ikuskizun feminista Coliseoan

Urriaren 18an izango da hitzordua, 19:00etatik 20:00etara.
“Señoras y Señoras” ikuskizun feminista Coliseoan
2025/10/17 12:00
eta kitto!

Mariola Cubells eta Maria Guerra kazetariek sortu, gidatu eta interpretatzen duten Señoras y Señoras lana aurkeztuko dute bihar (zapatua, urriak 18), Coliseo antzokian, 19:00etatik 20:00etara. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kultur Factoryk bultzatua, umorea, hausnarketa eta ikus-entzunezkoa uztartzen ditu ikuskizun feminista honek, eta 60ko hamarkadako emakumeak omendu nahi izan dituzte egileek: “Belaunaldi hori aitzindaria izan zen, inposatutako mugen aurka egin eta gizarte arauak ausardiaz eta umorez eraldatu baitzituen”. Mejor que nunca. Felices, imbatibles, pioneras Cubellsen liburuan oinarritu dira lana sortzeko. Ez da sarrerarik kobratuko, baina sartu ahal izateko gonbidapena behar da nahitaez (Kutxabank-en bitartez edo zuzenean leihatilan eskatuta eskuratu daiteke).