"Sexijentziak askatuz" bakarrizketa bihar Kultun
2016/12/19
10:57
eta kitto!
Bazen behin Clown taldearen eskutik etorriko da bihar, abenduak 20, Eibarrera "Sexijentziak askatuz" umorezko bakarrizketa. Arrate Kultur Elkarteak eta ...eta kitto!-k elkarlanean antolatutako saioa Kultu tabernan izango da, arratsaldeko 19:00etan, eta sarrera librea da. Itziar Saenz de Ojer-ek antzezten duen pertsonaiak orgasmorik ez daukala azaltzen du, eta bere arazoari aurre egiteko zelako gauzak egin dituen eta zeinekin hitz egin duen azaltzen du: laguna, ama, sexologoa... Beste pertsonaia guzti horien papera ere egingo du Itziarrek.
![Itziar-Sanez-de-Ojer.jpg itziar-sanez-de-ojer](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/itziar-sanez-de-ojer.jpg/@@images/image-0-dff35358d29646525f2c4e1b00ecab09.jpeg)
![Itziar-Sanez-de-Ojer.jpg itziar-sanez-de-ojer](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/itziar-sanez-de-ojer.jpg/@@images/image-0-dff35358d29646525f2c4e1b00ecab09.jpeg)