Shirley Davis & The Silverbacks bihar Coliseo Antzokian

Shirley Davis & The Silverbacks bihar Coliseo Antzokian
2018/03/23 11:52
eta kitto!
Hasieran domekarako Portalean iragarrita bazegoen ere, “Portalea Musika Klubaren” urteko lehen hiruhilekoa itxiko duen kontzertua egun bat aurreratu eta tokiz aldatu dute: bihar joko du musika beltza egiten duen  Shirley Davis & The Silverbacks taldeak, Coliseoan, eta ordutegia ere aldatuko da: 19:30ean izan beharrean 20:30ean izango da. Jatorriz jamaikarra den Shirley Davis kantari australiarrak The Silverbacks seikotearekin egiten diharduen birari amaiera emango dio Eibarko kontzertuarekin.

https://www.youtube.com/watch?v=BxF3teXZq_0&feature=youtu.be

Shirley Davis & The Silverbacks-en lehen disko luzea den ‘Black Rose’ lanean Soul urardotu gabea eta afrobeat ukitu bat proposatzen dira. Elkarlan hori bilatu gabe sukaldatzen hasi zen, Tucxone Records zigiluko jendea bilduta zegoen Sharon Jonesen emanaldi batean Shirley Davis aurreikusi gabe abesten hasi zenean. Tucxonekoak han eta hemen hasi ziren arakatzen, Australian bizi zela jakin zuten, ibilbide oparoa izanagatik ere ez zuela merezi zuen ezagutza izan. eta Davisek onartuko zuen proposamen bat egin zioten.
Gurasoak jamaikarrak izanik, Shirley Davis ingelesak bide oparoa egin du orain arte, eta bide horretan, besteak beste, Wilson Picket edo Marva Withney bezalako artista handiak topatzen ditugu.
Shirley Davisek kolaborazio lan asko egin ditu beste hainbeste diskografia zigilurentzat eta “I Wanna Live” gaiarekin, izan ere, lehenengo postua lortu zuen gai horrekin Australiako zerrendetan. “Sharon Jones” artista handiak babestuta, Europako soularen izar berria izango da Shirley haren arabera. Talde guztiz sendoa lagun, benetan gozatuko dute musika beltza maite dutenek.