Silbia Hernandezen 'Gure zirkua' izenburuko lanak irabazi du XXVIII. Eguen Zuri Argazki Lehiaketa

Sari-banaketa eta erakusketaren inaugurazioa martxoaren 26an izango dira eta, Korrika Kulturalaren egitarauaren barruan, solasaldia ere egingo da, Eibarko Klub Deportiboko argazkilariekin.
Silbia Hernandezen 'Gure zirkua' izenburuko lanak irabazi du XXVIII. Eguen Zuri Argazki Lehiaketa
2026/03/23 13:24
Silbia Hernandez Arrazola

Eguenean, martxoaren 26an banatuko dituzte Arrate Kultur Elkarteak antolatutako XXVIII. Eguen Zuri Argazki lehiaketako sariak, 19:00etan. Aurten lehen saria Silbia Hernandez Arrazolak eskuratu du, Gure Zirkua izenburuko lanarekin. Bigarren saria Pedro Arriola Arrizabalagarentzat izan da, Arratoiak argazkiarengatik, eta hirugarren saria David Piqueras Apariciok eskuratu du, Carnaval en Venecia 3 izenburuko lanarekin. 
Sariak banatzeko ekitaldiarekin batera, apirilaren 12ra arte Topalekun ikusgai egongo den erakusketa zabalduko dute eta, Korrika Kulturalaren egitarauaren barruan, solasaldia egingo da, Eibarko Klub Deportiboko argazkilariekin.