Sindikatuek manifestazioak deitu dituzte Maiatzaren Lehena ospatzeko
Bihar Beharginen Nazioarteko Eguna gogoratuko da eta, urteroko moduan, sindikatuek hainbat ekitaldirekin ospatuko dute eguna. ELA sindikatuak eguerdirako manifestazioa deitu du Bilbon, "Ezinbestez, sindikatua" leloari jarraituta: 11.30etan Adolfo Muñoz "Txiki" idazkari nagusiak Gran Vian berbaldia eskainiko du eta, manifestazioa, berriz, horren ostean abiatuko da. Manifestazioa amaituta, berriz, Barakaldoko BEC-en bazkaria egingo da. CCOO eta UGT sindikatuek, bestalde, elkarrekin egingo dituzte biharkoak: Donostiako Alderdi Ederretik irtengo da manifestazioa eta Eibartik bertara joateko autobusak antolatu dituzte (irteera 10.30etan izango da, Ego Gainetik).
Eta LAB sindikatuak aurten Eibarren egingo ditu eskualde mailako manifestazioa eta horren osteko herri-bazkaria: "Lotu borrokari! Langileon Euskal Herria helburu" leloari jarraita deitu duten manifestazioa 12.00etan hasiko da Untzagan eta herri-bazkaria ere bertan egingo da, 14.30etatik aurrera. Bazkarirako txartelak LABeko Eibarko egoitzan erosi daitezke (Bidebarrieta, 10-1; 943820489 telefono zenbakia).