Sofia Machinek estreinako kontzertua emango du Eibarko Coliseon abenduaren 26an

Sofia Machinek estreinako kontzertua emango du Eibarko Coliseon abenduaren 26an
2025/12/16 13:18
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Sofia Machin artista eibartarrak bere lehen kontzertua emango duela iragarri du Eibarko Udaletxean. Kontzertua datorren abenduaren 26an izango da, 19:00etan, Coliseon. Artistak prentsaurrekoan adierazi duenez, hitzordu berezia izango da, aurrenekoz igoko baita agertoki handi batera musikariez lagunduta, eta, gainera, bere herrian.

Kontzertuan, Machinek bere sentsibilitatea, emozioa eta azken urteetako sormen-lanaren emaitza partekatuko ditu publikoarekin. Abeslari eta konpositore gisa, hurbiltasuna eta zintzotasuna dira bere proposamenaren ezaugarri nagusiak, egunerokotasunetik eta intimotasunetik eraikia.

Kontzertua udalaren kultura-programazioaren barruan kokatzen da. Sarreren prezioa 10 eurokoa izango da, eta Coliseoko Lagunarekin 7 eurokoa.