Sokamuturra San Juan jaietako egitarauan sartzearen inguruko eztabaida piztu da
2026ko San Juan jaietako egitarauaren inguruko eztabaida pil-pilean dago. Atzo goizean egin zuten horren aurkezpena Jon Iraola alkateak, Andoni Zabala Kultura zinegotziak eta Patxi Lejardi Jaietako zinegotziak. Aurten, berritasun gisa, sokamuturra egingo da ekainaren 21ean, 24an eta 25ean. Ekimen hau Untzagan izango da, goizeko 08:00etan, eta parte-hartzaileentzat txokolate-jana antolatuko dute.
Alkateak atzo azaldu zuenez, "gazteek urteetan egin duten eskaerari erantzuten dion erabakia izan da". Hala ere, herritar batzuek desadostasuna agertu dute sare sozialen bidez, sokamuturraren inguruko ikuspegi kritikoak plazaratuz. Eibarko Udalean Elkarrekin Podemos-eko zinegotzia den Isabel Fernandez Pejenautek gogor kritikatu du bere sare sozialetan erabaki hori.
Zezen plazaren egoera txarra zela eta, duela 10 urte laga zitzaion San Juan jaietan enbolatuak egiteari, jendearen segurtasuna bermatu nahian.