Stradivariusek Eibarko denda ixteko asmoa du

Stradivariusek Eibarko denda ixteko asmoa du
2021/05/13 08:31
eta kitto!
Radio Eibar – Cadena SER irrati-kateak jakitera eman duenez, Inditex firmako Stradivarius markak Toribio Etxebarria kalean duen denda ixteko asmoa du. Enpresa berregituratze-prozesu batean dago murgilduta eta hainbat denda itxiko ditu, tartean Eibarkoa.

Oraindik ez dute zehaztu noiz itxiko duten, baina uda amaitu aurretik egingo dela uste da Radio Eibarrek igorri duen informazioaren arabera. Horrela, Stradivariusek lau urteko ibilbideari emango dio amaiera Eibarren.

 

Argazkia: Radio Eibar – Cadena SER