Suhiltzaileak teilak erretiratzen ari dira Otaolako eraikin batean

Lanak amaitu arte, Ibilgailuak txandaka pasatzen ari dira.
Suhiltzaileak teilak erretiratzen ari dira Otaolako eraikin batean
2025/10/13 16:45
eta kitto!

Suhiltzaileak Otaola kaleko eraikin batetatik teilak erretiratzen dabiltza. Izan ere, teila batzuk erori dira Unibertsitate Laboralaren parean dagoen eraikin baten teilatutik, eta, arriskua ekiditeko, egoera txarrean daudenak kentzeko lanetan dabiltza. Lanek herritar ugariren ikusmina sortu dute. Une honetan, lanak amaitu arte, ibilgailuak txandaka pasatzen ari dira eta bertan daude udaltzainak.