Suhiltzaileak Urkizuko etxe batera joan dira eguerdian
2012/01/12
00:00
eta kitto!
Gaur eguerdian suhiltzaileen kamioi bi Urkizun izan dira, 7 zenbakiko dorrean, etxebizitza batean sua piztu delako. Esan dutenez, sukaldeko ke-erauzgailuak sua hartu du 10. pisuko etxebizitzetako batean. Zorionez, sua txikia izan da eta ez dute kamioiak erabiltzeko premiarik izan, sua berehala amatatzea lortu dutelako. Hala ere, suhiltzaileak atzera aurrera ibili diren bitartean, ordu laurdenean edo trafikoa geratuta egon da Donostiatik Bilborako norantzan.