Sun magoaren ikuskizuna egongo da bihar Coliseo antzokian

Sun magoaren ikuskizuna egongo da bihar Coliseo antzokian
2023/10/06 12:09
eta kitto!
Sun magoak emozioak eta umorea nahasten dituen ‘Houdini, el Mago del Club’ izeneko magia ikuskizuna eskainiko du bihar, 19:00etan, Coliseo antzokian. Ilusioen barrena egingo duen bidaian ez dira faltako ezinezko enigmak, agerpen eta desagerpen misteriotsuak eta, nola ez, erakustaldi liluragarria: ihesa ur-tanketik.

Sarreraren prezioa 7 eurokoa da (5 euro Coliseoaren Laguna txartela dutenentzat). Sarrerak gaur erosi daitezke Coliseo antzokiko leihatilan 17:30etik 19:30era, bihar toki berean ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago edo Kutxabank bitartez.