Superman eta Jurassic World asteburuko zine karteldegian

“Una cena... y lo que surja” pelikula ere eskainiko dute
Superman eta Jurassic World asteburuko zine karteldegian
2025/07/11 11:05
eta kitto!

Uztailaren 12tik 14rako asteburuan Coliseok eskainiko duen zine karteldegian hiru pelikula izango dira bakarrik, hirurak ere berrian Coliseon. Bakoitza areto batean joango da, hiru egunetan toki berean: 1 Aretoan Oliver Ducray eta Wilfried Méanceren “Una cena... y lo que surja” eskainiko dute, 2 Aretoan James Gunn-en “Superman” joango da eta, azkenik, Antzokian “Jurassic World. El renacer” proiektatuko dute. Azken pelikula horren iraupena dela ete, zapatuko lehen bi saioak lehenago hasiko dira: lehenengoa ordu erdi aurreratuko dute, 16:30ean abiatzeko, eta bigarrena ordu laurden, 19:30ean hasteko. Bestelako ordutegiak betikoak izango dira, hau da, zapatuan 17:00etan, 19:45ean eta 22:30ean; domekan, 17:00etan eta 20:00etan; eta astelehenean, Ikuslearen Egunean, 19:30ean.