Surphase eta Ekolber enpresentzat izan dira Toribio Etxebarria sariak
2019/07/23
08:21
eta kitto!
Atzo banatu ziren Teknikerren instalazioetan Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak sustatutako XXIX. Toribio Etxebarria sariak, Gurutz Linazasoro neurologoak eskainitako hitzaldiarekin hasi zen ekitaldian. Ekintzailetza Berritzailearen Toribio Etxebarria sariak Donostiako Surphase eta Bergarako Ekolberrentzat izan dira. Epaimahaiak 37 proiektu aztertu ditu, eta Enpresa Asmoak atalean Donostiako enpresa saritu du eta Enpresa Berria atalean, bestalde, Bergarakoak irabazi du. Ingurumen jasangarritasunerako proiektuak dira biak eta bakoitzak 10.500 euroko saria eraman du.
Aurtengoa XXIX. edizioa izan da eta bederatzi enpresa heldu ziren finalera. Ekolberrek, gainera, Udalak ematen duen Sari Berezia jaso zuen Eibarren ezartzeko asmoa erakutsi duelako, Tekniker Fundazioaren inguruan. Nazioartekotze Saria, bestalde, Donostiako Natu Intelligencerentzat izan da. Azkenik, "Iñaki Goenaga 2019" errekonozimenduak Eibarko BOJ (1905ean sortutakoa) eta Elgoibarko Alimek enpresentzat izan dira.