Tabernako bertso saioa hartuko du Kultuk gaur 19:00etatik aurrera

Tabernako bertso saioa hartuko du Kultuk gaur 19:00etatik aurrera
2016/04/06 15:24
eta kitto!
Arrate Kultur Elkartearen “Bertso Astia Kulturalian” ekitaldiaren barruan gaur 19:00etan tabernako saioa egingo da Kultu tabernan, Oihana Bartra, Asier Azpiroz eta Jokin Bergara bertsolariekin. Gai jartzaileak Maddi Alberdi eta Maier Fernandez izango dira. Bestalde, barixakuan bertso afaria egingo da Sustrai Colina eta Agin Laburu bertsolariekin, 21:00etan hasita. Tiketak Kultu tabernan daude salgai (bazkide eta langabetuentzat 20 eurotan, gainontzekoentzat 24 eurotan).