'Tabuen kutxatik oholtzara' ikuskizuna eskainiko dute hilaren 12an
Minbiziaren errealitatea ezagutarazteko eta normalizatzeko euskarazko bertso saioa izango da
2024/10/07
17:20
eta kitto!
Zapatuan, hilaren 12an, ‘Tabuen kutxatik oholtzara’ ikuskizuna egongo da Coliseo antzokian, 19:00etan, Izan Iñurri elkartearen eskutik. Minbiziaren errealitatea ezagutarazteko eta normalizatzeko perspektiba feminista eta ahalduntzea oinarri duen euskarazko bertso saioa musikatua izango da, eta bertsolariek musikaren laguntzarekin abestuko dute.
Alaia Martin, Ane Zuazubiskar, Ohiana Iguaran eta Uxue Alberdi arituko dira bertan, Amaia Agirre ibiliko da gai-jartzaile lanetan, eta Isak Arrutik eta Ohiana Rodriguezek musikatuko dute saioa.
Sarreran 3 euroan erosi daitezke Kutxabank bitartez edo, bestela, barixakuan Coliseo antzokian 17:30etik 19:30era.