Taldekideek agur hunkigarria eman diote Maider Castillori
2015/05/04
00:00
eta kitto!
Maider Castillo Levante foball taldeko kapitainak atzo (domeka, hilak 3) jokatu zuen azken partidua bere taldearekin, Nazaret estadioak hartu zuen Rayo Vallecanoren kontrako norgehiagokan. Eibartarrak denboraldi honen amaieran foballa lagatzeko asmoa duela eman du aditzera aste honetan eta, aurtengo Erreginaren Koparen final laurdenak Madrilen eta azken fasea Melillan jokatuko direnez, Castillok atzo agurtu zituen asteburuoro zelaira joaten diren zaleak. Eibarko jokalariak hamalau denboraldi bete ditu Levanten eta taldekideek agur hunkigarria eman diote Maiderri. Klubak, bestalde, maiatzaren 23-24ko asteburuan omenduko du, Ciutat de València-n Levante eta Elx taldeek jokatuko duen partiduan.