Tanttakak "El Florido Pensil-Neskak" taularatuko du gaur
2016/04/21
07:00
eta kitto!
Andres Sopeña Monsalve idazlearen "El Florido Pensil"-en euskarazko adaptazioa eskainiko du Tanttaka antzerki taldeak gaur, 20:30ean Coliseoan. Remake honetan antzezle guztiak emakumezkoak dira (Loli Astoreka, Gurutze Beitia, Teresa Calo, Elena Irureta eta Itziar Lazkano) eta lanak gerraondoko Espainiako hezkuntza-sistemaren krudeltasun absurdu eta zentzugabea jasaten duten bost neskatoren egunerokoa kontatzen du. Lanaren arduradunek diotenez, "Frankismoak Erdi Aroko patriarkaturik sakonena berreskuratu zuen eta emakumeak ekintza moralizaileen helburu bilakatu zituen. Horren ondorioa izan zen bi emakume mota baino ez izatea: zintzoak zirenak eta besteak. Eszena guztietan ikusiko da, batzuetan argi, besteetan itzulinguru korapilatsuen bidez, sistema mota honek sortutako sailkapen zorrotz hau". Sarrerak 10 euro balio ditu.