‘Tarzan tratamenduan’ antzezlana eskainiko dute zapatuan Eibarren
2021/12/02
09:49
eta kitto!
‘Mar-mar teatroa’ antzerki-taldeak ‘Tarzan tratamenduan’ antzezlana ekarriko du zapatuan, 17:00etan, Coliseo antzokira. Kutsu eibartarra duen ikuskizuna izango da, Irene Hernando aktorea delako protagonistetako bat eta musika Fran Lasuenen eskutik landu dutelako.
Jose Carlos Garciak zuzentzen duen antzezlanean hiria kaosean dago. “Zoologikoko bisitariren batek animalien kaiolak ireki ditu, piztiak aske utzita, kaleetan paseatu eta ikaragarri izututa...”, dio sinopsiak. Ordubete irauten duen terapian, Tarzanen bizitzako pasarte eta pertsonaia nagusiak gogoratuko ditugu Coliseoan.